BEHAR ZAITUGU
Heziketako munduan aritua izatea ez da beharrezkoa. Eskolako funtsezko irakasgai buruzko ezagutzak izatea nahikoa da.
Ez dio axola zientzia edo letretan aritua izatea. Laguntzeko astean zehar zure denbora pixka bat ematea nahikoa da: 1,5 edo 3 ordu.
Eta euskaraz aritzen bazara… askoz hobeto.
Zure laguntzak eragin biderkatzailea dauka. Horrekin ume hauek ikasketarekiko gogoa berreskuratu ahal izango dute eta modu egoki batean haien ikasketak normaltasunez aurrera eramango dituzte.
Zure laguntzak autoestima garatzen eta luzaroan bizitza aldatzen lagunduko die.
NON GAUDE
Donostiako auzo ezberdinetan kokatzen diren lau Laguntza Zentroetan lan egiten dugu eta Tolosako zentro batean, bakoitzean aste egun ezberdinetan: astelehen eta asteazken, edo astelehen eta ostegun, edo astearte eta ostegunetan. Galdetuiguzu eta argituko dizugu!
19/20 kurtsotik aurrera laguntza telematikoa ematen hasi gara ere covid-19a dela eta.
Zentro guztietako umeekin egoteko ordutegia: 17:15-18:45 izan ohi da. Telematikoki ere, baina moldatu daiteke. Hauxe da zentroen kokapena:
Donostian:
- Amara: Morlans Ikastetxea, Sagrada Familia Parrokia eta Leire Plaza (Google Maps)
- Antiguo: Jakintza Ikastola (Google Maps)
- Egia: Zuhaizti Ikastola (Google Maps)
- Bidebieta: Mendiola Ikastetxea (Google Maps)
Tolosa: Tolosako Inmakulada LH Ikastola (Google Maps)