HASIERA

NORTZUK GARA?

Bolondres talde bat, batzuk irakaske ohiak, baliabide urriak dauzkaten familiei laguntzen saiatzen gara, beraien seme-alabak eskola-jarraipenean sostengatuz.

IKASTOLATIK ATERA ETA…

…haur batek ikastera animatzeko behar duena:

  • Toki egoki bat
  • Eskolako materiala
  • Eta batez ere motibatzen duen PERTSONA BAT

Familia guztietan ez da hau betetzen. Arrazoi ezberdinengatik, ekonomikoak, kulturalak edo denbora faltagatik etxe askotan seme-alabeei etxerako lanetan ezin diete lagundu, ezin dute jarraipen bat egin.
Bereziki laguntza hau behar duten umeak egon badaude. Ikasketak normaltasunez aurrera eramateko beste gelakideek bainan behar handiagoak dituztenak dira, kanpoko laguntza bat ez badute jasotzen ikasketen prozesuan atzean geratzen dira. Egoera honek bere autoestimuaren galera eragin diezaieke eta denboraren poderioz bide ematen dio eskola-uzteari.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es HI-Facebook-4-1-1024x576.png

HOR DAGO HAZI ETA IKASI

Astean zehar, bi egunetan 7 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeekin lan egiten dugu, eskola-orduaren ondoren: 17:15-18:45 bitartean.

Ume hauek gure elkartean, modu oso pertsonalizatu batez, gure bolondresen laguntza jasotzen dute. Bakoitza gehienez 2 edo 3 ikasleekin aritzen da, hauek animatuz eta bultzatuz bere zereginak egiten eta zalantzak argitzen.
Ikastetxe askorekin elkarlanean aritzen gara. Hauek behar handienak dituzten kasuak antzematen dituzte eta proposatzen dizkigute. Ikasle bakoitzaren gabezi akademiko espezifikoak esaten dizkigute. Familiekin harremanetan jartzen gaituzte eta elkarrekiko konpromezua ezartzen dugu.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es IMG_20190918_125008-768x1024.jpg

HAZI eta IKASI 2009. urtean hasi zen lanean ume talde txiki eta jubilatutako andereño gutxi batzuekin. Azken urteetan Donostiako lau auzo ezberdinetan eta Tolosako zentru batean eman dugu laguntza, kurtso bakoitzean 240 haur eta nerabe laguntzea lortu izan dugu. Horretarako 150 boluntarioz osaturiko taldea dugu. Baina kurtso berrian eta datorren krisi sozioekonomikoaren aurrean, zure laguntza beharko dugu!

Urrian hasiko gara 22/23 ikastaroko eskola laguntzarekin! Ahalik eta boluntario gehien beharko dugu…

ZATOZ GUREKIN (KLIK!)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies