BEHAR ZAITUGU

Heziketako munduan aritua izatea ez da beharrezkoa. Eskolako funtsezko irakasgai buruzko ezagutzak izatea nahikoa da.
Ez dio axola zientzia edo letretan aritua izatea. Laguntzeko astean zehar zure denbora pixka bat ematea nahikoa da: ordu eta erdi edo hiruordu.
Eta euskaraz aritzen bazara.. askoz hobeto.

Zure laguntzak eragin biderkatzailea dauka. Horrekin ume hauek ikasketarekiko gogoa berreskuratu ahal izango dute eta modu egoki batean haien ikasketak normaltasunez aurrera eramango dituzte.
Zure laguntzak autoestima garatzen eta luzaroan bizitza aldatzen lagunduko die.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es 8-de-marzo-1-1024x683.jpg

NON GAUDE

Normalean, Donostiako hainbat auzotan kokatutako lau Laguntza Zentrotan garatzen dugu gure jarduera, asteko egun bakoitzean ezberdinak izanik:

Amaran, ikasgelak Amara Berri Morlans ikastetxearen inguruan daude. Antiguan, Jakintza ikastetxean. Bidebietan, Mendieta ikastolan. Egia/Gros auzoetan Zuhaizti ikastolan eta bere inguruetan gaude, baita Orixen ere.

Amara: astelehen eta asteazkenak edo astearte eta ostegunak. Antigua: astearte eta ostegunak. Bidebieta: astearte eta ostegunak. Egia/Gros: astelehen eta asteazkenak.

Zentro bakoitzean, haurrei arreta emateko ordutegia 16:30 eta 19:00ak bitartean izaten da. Errefortzuak ordu eta erdi irauten du beti. Galde iezaguzu eta kontatuko dizugu!

Mapa honek gure lau zentroak eta koordinatzen garen eskolak biltzen ditu:

GUREKIN HARREMANETAN JARRI

Scroll to Top