PRENTSAN

Berria 2020
Berria 2022
Diario Vasco 2012
Diario Vasco 2017
Diario Vasco 2022
Hitza 2018
Tolosaldeko Ataria 2022

Cadena Ser 2022
Cadena Ser 2023
COPE 2020
COPE 2022
Euskadi Irratia 2015
Onda Vasca 2020

Hiritar Merituari dagokion Domina.

Hazietaikasi medalla mérito ciudadano
Diario Vasco-k utzitako argazkia.

2019ko urtarrilean, Donostiako Udalak gure elkarteari Hiritar Merituari Domina eman zigun.

Emate ekitaldia, beste lau entitate irabazleekin batera, Donostia Egun bezperan egin zen, udalbatza-aretoan, non Eneko Goia alkateak domina eskaini zion Mamen Alonsori, saritutako elkartearen fundatzaileetako bat.

Domina jasotzeak pozez betetzen gaitu Hazi eta Ikasi osatzen dugunoi, 2009tik gure inguruko familia behartsuenekin egiten dugun aktibitatearen aitorpena baita. Aldi berean, erantzukizun handiagoa izatera motibatzen gaitu, hartutako konpromezua haratago eramateko.

 


Unión Artesana-k egindako omenaldia.

Bere elkartean eta bazkideen guztizko bertaratzearekin, Hiritar Merituari dagokion Domina jaso genuen bost elkarteok omenaldi eder eta hunkigarrian, urteko afaririk garrantzitsuenean, Donostia Egun bezperan.

Ekitaldi honetan, Javier Martínezek, elkarteko buruak, eskultura bat eman zigun, Donostiako elkarterik zaharrenaren irudia duena. Zaharrena izateaz gain, elkarte honek beti lagundu izan du gehien behar zutenei, eta hala ikusarazi egiten da eskulanean gurutzatuta agertzen diren eskuetan. Hazi eta Ikasi guztiz bat dator enblema honekin.

Donostia Egun bezperan, udalbatzak gure bi boluntario, Kristina Berrondo, tamalez handik hilabete gutxira zendua, eta bere alaba Estibaliz gonbidatu zituen banderaren igotzea udaletxe zaharreko balkoitik ikustera.


Errealaren omenaldia

Urtarrilaren 27an, ligako lehen igandean eta Donostia Eguneko jaiak ospatu eta gero, Errealak bost elkarte irabazleak gonbidatu zituen Anoetako palkotik partida ikustera.

Real Sociedad Hazietaikasi Homenaje-Real Sociedad-Hazietaikasi Real Sociedad Hazietaikasi

Partidaren atsedenaldian, Jokin Aperribaik, Errealeko kamiseta bana eman zien elkarte irabazleei, atzealdean bakoitzaren izenarekin. Donostiako alkatea ere bertan egon zen.

Sare sozialen bidez lagundu ahal diguzu ere:

Scroll to Top