EZAGUTU

NORTZUK GARA?

Bolondres talde bat, batzuk irakaske ohiak, baliabide urriak dauzkaten familiei laguntzen saiatzen gara, beraien seme-alabak eskola-jarraipenean sostengatuz.

W1--DSC02146p

IKASTOLATIK ATERA ETA…

…haur batek ikastera animatzeko behar duena:

  • Toki egoki bat
  • Eskolako materiala
  • Eta batez ere motibatzen duen PERTSONA BAT

Familia guztietan ez da hau betetzen. Arrazoi ezberdinegatik, ekonomikoak, kulturalak edo denbora faltagatik etxe askotan seme-alabeei etxerako lanetan ezin diete lagundu, ezin dute jarraipen bat egin.
Bereziki laguntza hau behar duten umeak egon badaude. Ikasketak normaltasunez aurrera eramateko beste gelakideek bainan behar handiagoak dituztenak dira, kanpoko laguntza bat ez badute jasotzen ikasketen prozesuan atzean geratzen dira. Egoera honek bere autoestimuaren galera eragin diezaieke eta denboraren poderioz bide ematen dio eskola-uzteari.

HOR DAGO HAZI ETA IKASI

Astean zehar, bi egunetan 7 eta 14 urte bitarteko haurrekin lan egiten dugu,eskola-orduaren ondoren.

Ume hauek gure elkartean, modu oso pertsonalizatu batez, gure bolondresen laguntza jasotzen dute. Bakoitza gehienez 2 edo 3 haurrekin aritzen da, honek animatu eta bultzatzen ditu bere zereginak egiten eta zalantzak argitzen.
Ikastetxe askorekin elkarlanean aritzen gara. Hauek behar handienak dituzten kasuak antzematen dituzte eta proposatzen dizkigute. Ikasle bakoitzaren gabezi akademiko espezifikoak esaten dizkigute. Familiekin harremanetan jartzen gaituzte eta elkarrekiko konpromezua ezartzen dugu.

HAZI eta IKASI 2009.urtean hasi zen lanean ume talde txiki eta jubilatutako andereño gutxi batzuekin. Gaur egun Donostiako lau auzo ezberdinetan zabaldurik 230 ume baino gehiago dugu. Horretarako 150 bolondres osaturiko taldea dugu.

…baina gehiago behar dugu, haurrak zain daude eta

ZATOZ GUREKIN